ES - EU
#CICD Startup Competition

DIARIOVASCO.COM

ekimena da

#CICD Startup Competition ekimenaren oinarriak

#CICD STARTUP COMPETITION 2014ko edizioa Diariovasco.com taldeak sustatu duen ekimena da. Taldeak A-20004073 IFK zenbakia du eta Portuetxe bidea, 2 Donostia 20018 da bere helbide soziala. Honakoak dira aipatu ekimenaren helburuak:

  • Ekintzailearen irudia eta ekintzailetasunari babes politikak sozializatzea.
  • Hazkunde handia izan dezaketen ekintzaileen proiektuak nabarmentzea.
  • Teknologia enpresetan inbertsiorako funtsezko ideiak eskaintzea.
  • Ideien eta kapitalaren artean loturak sortzea.

 Horrenbestez, honakoa ekintzailetasunari sostengua eta bultzada ematea helburu duen ekimena da, nazio eta nazioarte mailakoa alegia.

1. Hartzaileak eta parte hartzeko baldintzak

Teknologia berrien erabileran (IKT-k) oinarritzen diren produktu edo zerbitzuak eskaintzen dituen eta sortu berria den proiektua aurkezten duen edozein pertsona fisiko zein juridikok (aurrerantzean “Parte-hartzaile”) hartu dezake parte ekimen honetan.

Era orientgarraian, hautagaitzak ondorengo azpikategorien barruan sartu egin beharko dira:

- MUGIKORRENTZAKO APLIKAZIOAK: mugikorrentzako aplikazioak sortzea helburu duten startup edo proiektuei zuzenduta dago. Aipatu aplikazioak ondorengo arloei zuzenduta egongo dira: hezkuntza, enpresa, gizartea, merkataritza, ikerketa, sare sozialak, eta abar.

- CLOUD COMPUTING: Cloud ereduan -SAS, on demand, etab.- eskuragarri egon daitezkeen aplikazioak egiten dituzten startup edo egitasmoei zuzenduta dago. Aipatu aplikazioak ondorengo arloei zuzenduta egongo dira: hezkuntza, enpresa, gizartea, merkataritza, ikerketa, sare sozialak, eta abar.

- E-COMMERCE: merkataritza elektronikoaren arloaren barruan, zerbitzu berriak sortzen dituzten startup edo proiektuei zuzenduta dago (banaketa, interaktibitatea, hornitzaileak, produktuak, datuen kudeaketa, segmentazioa, edukien kudeaketa, salmenta ondorengo zerbitzua, hornitzaile eta bezeroei zuzendutako laguntza, eta abar).

- FINANTZAK ETA ORDAINKETAK: ordainketetarako bidea berriak, dibisa birtuala, eta abar. sortzea helburutzat duten startup edo proiektuei zuzenduta dago.

- BIDEOJOKOAK (GAMING): bideojokoaren negozio-ereduan eta kulturan oinarrituta  dauden eta beste arlo batzuetan (hezkuntza, gizartea, merkataritza, ikerketa, sare sozialak, eta abar) aplikatzeko aukera eskaintzen duten startup edo proiektuei zuzenduta dago.

- MULTIMEDIA: Ikus-entzulezko edukien kudeaketaren inguruan negozioa erraztu edo sortzea helburutzat duten startup edo proiektuei zuzenduta dago.

- PLATAFORMA TEKNOLOGIKOA (SEGURTASUNA edota INFORMAZIOAREN KUDEAKETARAKO APLIKAZIOAK): Informazioaren kudeaketarako ereduak proposatzeko helburua duten startup edo proiektuei zuzenduta dago (datu baseak, edukien kodifikazioa, negozioaren inteligentzia, dokumentuen kudeaketa, datuen integrazioa, elkarlanerako tresnak, sinadura digitala, enkriptazioa, eta abar)...

-  SARE SOZIALAK: negozioari laguntzea eta/edo negozioa sortzea helburu duten startup edo proiektuei zuzenduta dago, negozioen alor anitzetan eraginez (profilak, aplikazioak, segurtasuna, interakzioa, konexioa, elkarrizketa, etab.).

- OSASUNA: osasunaren arloan (osasun arreta, telemedikuntza, historia kliniko digitala, mugikorrentzako gailu eta aplikazioak) teknologia berrien erabileraren bitartez negozioa erraztu edo sortzea helburu duten startup edo proiektuei zuzenduta dago.

- SMART CITIES (hiri adimentsuak): soluzio teknologikoen bitartez, hiritarron bizi-kalitatea eta, halaber, hirien jasangarritasuna hobetzea helburu duten startup edo proiektuei zuzenduta dago.

- BIDAIAK ETA TURISMOA: aipatu sektorea kudeatzea ahalbidetzen duten aplikazioak eskaintzea helburu duten startup edo proiektuei zuzenduta dago (ibilbideak, erreserbak, konparatiboak, eskaintzak, eta abar.).

2014ko edizioan, HEZKUNTZAKO STARTUP ONENA sari berezia sortu da, hezkuntza zerbitzuak eskaintzea eta, hezkuntzaren eginkizunetan, irakasteko tresnak eta metodoak hobetzea helburu duten startup edo proiektuak saritzeko.

Startup bakoitzeko hautagaitza bakarra onartuko da, eta horretarako, ezinbestekoa da ondorengo helbidean eskuragarri dagoen formularioa betetzea: http://startup.congresociudadaniadigital.com o Donostiako Sustapenaren web orrian (http://www.fomentosansebastian.org)

Parte hartzaileak adin nagusikoak izan behar dira.

Modu positiboan baloratuko da parte hartzaileak enpresari edo ekimenari buruzko webgune bat izatea, #CICD Startup Competition ekimeneko antolatzaileek bertan informazioa gehitzeko aukera izatea.

 

2. Epeak eta ekimenaren dinamika

2.1. Hautagaitzak jasotzeko epea: 2014ko maiatzaren 7ko 12:00etatik (Espainiako penintsulako ordua), 2014ko maiatzaren 23ko 18:00ak arte (Espainiako penintsulako ordua).

Aipaturiko web helbideetan (http://startup.congresociudadaniadigital.com eta http://www.fomentosansebastian.org) eskuragarri dagoen formularioa bete beharko da hautagaitzak bidaltzeko orduan. Bertan eskatzen den informazio horri kalterik egin gabe, aurkezten diren proiektu guztiak 1. puntuan zehaztutako azpi-kategoriaren baten barruan katalogatzeko modukoak izan beharko dira:

Aukeraketa fase honetan zehar, teknologia inbertsio-proiektuen aukeraketan adituak izango dira kalitate-filtroa pasatzeaz arduratuko direnak. Ekimenaren oinarriekin bat egiten duten startup edo proiektuak hautatzea izango da haien helburu nagusia.

2.2. Hautagaitzen ebaluazioa: 2014ko maiatzaren 26ko 24:00etatik (Espainiako penintsulako ordua), 2013ko ekainaren 13ko 23:59 arte (Espainiako penintsulako ordua).

Guztira, hamar (10) proiektu aukeratuko dira finalerako eta beste hiru (3) HEZKUNTZAKO STARTUP ONENA sari berezirako; aukeratuak izateko. Proiektu edo startup bera ezingo da kategoria bietako finalera iritsi. Aurkeztutako gainerako proiektuak edo startup-ak ordezko gisa geratuko dira puntuazioaren araberako ordenan, aukeratutako edozein proiektuk finalean parte hartzeari uko egiten badio ere.

2.3. Finalisten berri emateko data: 2013ko ekainaren 16an, #CICD Startup Competition ekimenaren webgunean (http://startup.congresociudadaniadigital.com).

Antolakuntza e-posta eta telefono bidez jarriko da finalera iristen diren proiektuekin harremanetan, berria jakinarazteko. Proiektuetakoren batek finalista izateari uko egingo balio, eta puntuazio handiena daukan hurrengo proiektuari finalean sartzeko aukera emate aldera, partaideek finalista izendapenaren berri jaso eta hiru (3) eguneko gehienezko epearen barruan, antolakuntzari finalista izateari uko egiten diotela jakinarazteko konpromisoa hartzen dute. Behin finalista izendapena onartu ondoren, ezinbesteko arrazoiak soilik onartuko dira epaimahaiaren aurrean proiektu finalistak defendatzeko ekitaldian ez egoteko.

2.4.#CICD Startup Competition (proiektuen defentsa epaimahaiaren aurrean, eta sari banaketa). Honako fasea ekainaren 27an egingo da, Donostian.

3. Epaimahaia

Inbertitzaile, ekintzaile eta ospe handiko negozio eskolatako irakasleek osatuko dute epaimahaia. Finkatutako aukeraketa irizpideen arabera ebaluatuko dituzte epaimahaikideek finalera iristen diren startup edo proiektuak, eta ekintzaileak berriz, komunikazio gaitasunaren arabera ebaluatuko dituzte, baita haiek egiten dituzten aurkezpenen kalitatearen arabera ere.

Epaimahaiko kideren batek startup finalista batean parte hartuko balu, ala bertan interesen bat izango balu, ez luke parte hartuko aipatu startup horren ebaluazioan, eta gainerako epaimahaikideen irizpidearekin bat egingo luke.

4. Sariak

Los proyectos ganadores (1º, 2º y 3º clasificados en la categoría general y el 1º clasificado en el premio especial Mejor Startup Educativa) recibirán distintos premios consistentes en servicios que les permitirán potenciar el desarrollo de su idea de negocio. Los premios se comunicarán en próximas fechas. Orientativamente, en anteriores ediciones de la #CICD Startup Competition los premios han consistido en servicios de asesoría en el proceso de búsqueda de financiación, acceso gratuito a servicios tecnológicos, asesoría y servicios relacionados con el clausulado legal y política de privacidad, o servicios de difusión y comunicación entre otros.

Los autores de los proyectos ganadores elegirán el premio de entre los arriba mencionados por orden de posición en la clasificación final.

 

5. Izaera pertsonaleko datuen tratamendua

#CICD Startup Competition-en aurkezten diren ideien edukia isilpeko informazioa izango da, baita parte-hartzaileak aurkeztutako datuak, dokumentazioa edota beste edozein informazio ere. Gauzak honela, Diariovasco.com-ek zein ebaluatzaile eta epaimahaikideek ezin izango dute informazio hau ekimen honetatik kanpo erabili, ez eta bere konfidentzialtasuna betirako gorde eta eduki ere.

Bestalde, parte-hartzaileak honakoa baimentzen du: bere parte-hartzearen ondorioz jasotako datuak Diariovasco.com-en (Portuetxe bidea 2, 20018, Donostia) titulartasuneko fitxategi batean sartzea, izen-ematea, parte-hartzea, proposamenen ebaluazioa eta sari emate ekitaldia bere baitan hartzen dituen prozesua behar bezala egin ahal izateko.

Parte-hartzailearen informazioa isilpeko informazio bezala erabili eta gorde egingo da eta indarreko arautegiak eskatzen dituen segurtasun informatikorako neurriak beteko dira, informazioaren aldaketa, galera, edo baimendu gabeko edozein tratamendu edo sarrera saihesteko.

Aurreko paragrafoetan aipatzen den informazio guztia erabiltzeko baimena edozein momentutan baliogabetu dezake parte-hartzaileak, Diariovasco.com-ekin harremanetan jarrita. Atal honetako bigarren paragrafoan aipatzen diren helburuei dagokienez, ekitaldia aurrera eramateko guztiz beharrezkoak direla kontuan hartuta, baliogabetze horrek parte-hartzailea ekimenetik at utziko du zuzenean.

Parte-hartzaileak doan izango ditu sarbide eta aurka egiteko eskubideak, eta baita datuak zuzentzeko eta deuseztatzeko eskubideak ere, Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako 15/1999 Legeak zein indarrean dauden gainontzeko araudiak jasotzen dutenaren arabera, Diariovasco.com-ren egoitza sozialean, zeina honako ataleko bigarren paragrafoan azaltzen den.

Parte hartzaileek bidaltzen duten informazio guztia, sarituak izan ez direnak barne, suntsituko du Diariovasco.com-ek, behin irabazleen aukeraketa egin ondoren. Bestalde, finalera iristen diren eta  ez direnen startup-ei buruzko informazioa honako ekimenetik kanpoko beste inongo helbururekin ez erabiltzeko konpromisoa hartzen du Diariovasco.com-ek. Halaber, ezin izango du aipaturiko lan horien kopiarik gorde.

 

6. Erantzukizunen gaineko aldaketak eta horien karga arintzea  

Ekimenean iruzurrik, akats teknikorik edo Diariovasco.com-en kontrolpean ez dagoen beste edozein arazorik hauteman ezkero, Diariovasco.com-ek ekimena bera baliogabetu, aldatu edo eten dezake.

Diariovasco.com-ek ekimenaren baldintzak eta egunak aldatu ditzake, aldaketa horien berri behar bezala ematen badu.

Diariovasco.com-ek ez ditu bere ardurapean hartzen ekimenean eragin dezaketen eta beste norbaiti egozgarriak diren atzerapen zein beste edozein egoera. 

Diariovasco.com-ek edozein Parte-hartzaile ekimenetik kanpo utzi dezake honek huts egiten badu, baita ekimenaren funtzionamendua hondatzen badu edota ekimenaren beraren arauetatik kanpo jokatzen badu. Halaber, errentagarritasuna areagotzeko desegokiak diren jardueretan parte-hartzen dutenak, informazio pribilegiatua erabiltzen dutenak edota okerreko manipulazioa  egiten dutenak ere ekimenetik at geratuko dira. Azken batez, ekimenaren izaeraren aurkako jardueraren bat aurrera eramaten duen parte-hartzailea proiektutik kanpo geratuko da. 

Diariovasco.com-ek, bestalde, ekimenetik kanpoko edozeinen jabetza intelektual zein egile-eskubideak urratzen dituzten Parte-hartzaile guztiak ekimenetik at uzteko eskubidea dauka.

Diariovasco.com-ek ez ditu bere gain hartzen sistemaren funtzionamenduan egon litezken akatsek sortutako edozein arazo edota kalte.

Diariovasco.com-ek ez du bere gain hartzen posta zerbitzuan egon daitezken atzerapenen ardura. Erregistro zein datuen bidalketei dagokienez, telekomunikazio sarean eman daitezken atzerapen eta arazoak ere ez ditu bere gain hartuko taldeak.

Diariovasco.com-ek ez du Parte-hartzaileek emandako datuak egiazkoak diren edo ez begiratzearen ardura hartuko eta beraz, bere ardurapekoak ez diren arrazoiak direla medio, parte-hartzaileren batekin kontaktuan jartzeko arazorik izango balu, ez litzateke bere ardurapean egongo.

 

7. Zehaztapen eta baldintzen onarpena

Ekimen honetan parte hartzeak ezarritako baldintza eta zehaztapen guztiak onartzea suposatzen du, baita El Diario Vascok hartutako erabakien onarpena ere. #CICD Startup Competition ekimeneko webgunean argitaratutako jarraibide guztiak honako ekimenaren oinarrien barruan daude.

8. Edukiak

Parte-hartzaile bakoitzak ekimeneko publizitaterako erabilitako materialean, Internet barne, bere izena eta irudia erabiltzeko baimena ematen dio Diariovasco.com-i inongo ordain saririk jaso gabe.

Parte-hartzaileek honako guztia bermatuko dute gainera: Diariovasco.com-ri borondatez emandako lanak eta hauen edukiak (laburpen exekutiboa eta aurkezpenak barne) ez dituztela beste norbaiten eskubideak urratzen, edota beharrezkoak diren baimen guztiak dituztela honako ekimenean parte hartzeko. Gainera, lan horiek ez dira izango, besteak beste, iraingarriak, biolentziara zein arrazakeriara bultzatzen dutenak, ideia erlijioso zein politikoei buruzkoak (talde politiko zein erlijiosoen adierazpen eta ikurrak barne), antisozialak, balore kultural zein erlijioso jakinentzako iraingarriak, probokatzaileak, mespretxuzkoak, bortitzak, lizunak, sexualak edo sozialki legez kanpokoak edo onartuak ez diren taldeenak, eta honen gaineko ardura parte-hartzaileak berak hartzen du. Halaber, eduki horiek ezin izango dute ekimenetik kanpoko norbaiten sentikortasuna iraindu, kontsumitzaile eta erabiltzaileen oinarrizko eskubideak zein onartutako askatasun publikoak urratu edota haurtzaro zein gaztaroaren babesaren inguruko eskubideak urratu. Azkenik, parte-hartzailearen ardura izango da edozein norbanakoren zein familiaren intimitatea errespetatzea, baita norbanako ororen ohore-eskubidea eta komunikazioen sekretua errespetatzea ere.

Parte-hartzaileak izango dira egindako arau-hauste guztien erantzule bakar. Horretaz gainera, ekimenean parte hartzeagatik eta aurkeztutako lanengatik norbaiten egile-eskubideak urratzen baditu, egindako kalteak ordaindu beharko ditu, bai Diariovasco.com-ri, egon daitezkeen erreklamazio, Abokatu eta Prokuradoregatiko gastu zein prozedura judizial edo judizioz kanpokoengatik, baita beste edozein profesionali ere, aurrez azaldutako betebeharrak ez betetzeagatik.

 

9. Jabetza-intelektual eta industria-jabetzaren eskubideak

Egile-eskubideak dagozkien startup-en sortzaileen eta edukien egileenak dira. Gauzak horrela, lanak ezin izango dira egile hauen baimenik gabe erabili edo banatu.

Dena dela, aipatutako baimen hau, El Diario Vasco edota Vocento taldeko multimedia taldeko enpresen Herritartasun Digitaleko Nazioarteko Kongresuko #CICD Startup Competition-eko web orrialdean informazioa argitaratzeko emana izan dela ulertzen da. Ez dira argitaratuko inolaz ere proiektuen aplikazioak edota horien kode-iturria.

Parte-hartzaileak erabilitako software-aren legaltasunaren gaineko ardura hartzen du, noski, aurkeztutako startupean softwarea erabiltzen bada. 

Parte-hartzaile guztiek, sarituak izan ez direnak barne, proiektu originalak aurkeztearen ardura hartzen dute bere gain eta aurreko paragrafoan azpimarratu bezala, proiektu hauek ezin izango dute inongo eskubiderik urratu eta ezin izango dute kargarik zein zergarik eduki.

Parte-hartzaileak, beraz, ez dute inongo momentuan Diariovasco.com kaltetuko erreklamazio gaiak direla eta. Horretaz gainera, euren gain hartuko dituzte ekimenetik kanpoko norbaiten mesederako izango diren diru-koste guztiak, ekimeneko oinarriak ez betetzeagatik sortutako arazoen ondorio direnak.

10. Jurisdikzioa

Oinarrien interpretazioari dagokionez, ekimeneko parte-hartzaileen eta Diariovasco.com-ren arten desadostasunen bat egonez gero, aginpidedun izango dira Donostiako Epaitegietan sortu daitezkeen liskar edo auzien gaineko informazioa izateko. Honela, promozio honetako parte-hartzaileek euren foruari uko egingo diote, hemen itundutakoarekin bat ez badator.

URRE BABESLEA

Donostiako Sustapena - Fomento de San Sebastián

ZILAR BABESLEA

Gobierno Vasco

BRONTZE BABESLEA

DEUSTODonostia-San Sebastián 2016