ES - EU
#CICD Startup Competition

DIARIOVASCO.COM

ekimena da

Begoña Garamendi (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria): «Izpiritu ekintzaileak gizartea aldatzen lagundu behar du»

Begoña Garamendiren ustez, ekimen ekintzailearen bultzadak bere dimentsio guztietan jarduteko prestatu behar du pertsona.

– Ze ekarpen egin dezake eskolak, belaunaldi gazteengan ekimen ekintzailea garatzeko zereginean?
– Ekimen ekintzailea bultzatuta, izaera bat garatuko dute (motibazioa, jarraikitasuna, akatsengandik ikastea…), jarduteko modu bat (ideiak ekintza bihurtzea helburuen, plangintzaren, ebaluazioaren… bitartez) eta harremana duten pertsonen artean bizitzen ikasiko dute (lankidetza, elkarrizketa, asertibitatea…). Beraz, ekimen ekintzailea bultzatzeak, pertsona bere dimentsio guztietan jarduteko prestatu behar du. Aldi berean, baina, indibiduoaren garapena sustatu behar du, eraldaketa sozialarekiko pertsona aktibo eta erantzule gisa.

– Lantzen ari ez den gaitasunik landu beharko al litzateke?
– Ekimen ekintzailea jasota dago curriculum-planteamenduan eta oinarrizko gaitasun orokorren barruan jasotzen da. Estrategien, prozeduren eta jarreren bitartez diziplina-arloetan eta ikasgelako eta egunerokotasuneko egoera arrunt anitzetan integratzea da zailena. Ikasleei eman behar diegu protagonismoa, ikaskuntza-prozesuan beraien inplikazioa indartuz, egoera errealetan eta besteekiko elkarrizketan, ezagueraren bilaketaren, esperimentazioaren eta komunikazioaren bitartez.

– Zer ari da lantzen, irakasleek garai berriek eskatzen duten eraldaketari arrakastaz aurre egin ahal izan diezaioten?
– Funtsean, hiru ildotan: kontzeptua gizarteratuz, kontzeptuak enpresa-izpirituaren kontzeptuarekin daukan harremanari buruzko dagozkio ñabardurak eginez eta, Hezkuntza Administraziotik, ikasleen oinarrizko gaitasunen garapena, oinarrizko eskolaratzean lehentasun gisa,bultzatuz, bizitzako esparru eta egoera ezberdinetan jarduteko gai izan daitezen.

– Onargarria al da eskolari gizartea beste bide batzuetatik bultzatzeko gai izan ez den hori eralda dezala eskatzea? Nola?
– Esparru teoriko esplizitua duten curriculum-materialak garatuz, zientifikoki kontrastatutako erreferentzia pedagogikoak dituztenak, eta ikastetxeko proiektuen testuinguruan eta ikasgelako ohiko dinamiketan sartzea ahalbidetzen dutenak. Eta jardunbide egokiak zabalduz, beste eskola-komunitate batzuei aholkularitza eskainiko dien ikastetxe-sare bat sortzeko.

URRE BABESLEA

Donostiako Sustapena - Fomento de San Sebastián

ZILAR BABESLEA

Gobierno Vasco

BRONTZE BABESLEA

DEUSTODonostia-San Sebastián 2016