ES - EU
#CICD Startup Competition

DIARIOVASCO.COM

ekimena da

Euken Sese (Donostia Sustapena-ko gerentea): «Ekitea eragile sozial guztien erronka kolektiboa da»

Programa ezberdinekin, donostiar ekintzaileari laguntzea da Euken Sesek zuzentzen duen erakundearen ekintza-ildoetako bat.

– Zeintzuk dira erakunde publikoen erronkarik nagusienak, gizarte ekintzaileago bat bultzatzeko bidean?
– Ekitea erronka kolektiboa da, are gehiago esango nuke, gizartearen zeregina da. Gizartearen maila guztietan egon beharko litzateke (administrazioan, unibertsitatean, enpresetan, etab.), hala izan ezean, ezin eskatuko diegu gazteei, eta ez hain gazteei, ekin dezatela. Beraz, administrazioen erronka ekintzailetzaren esparruan esku hartzen duten eragile anitzak ikaskuntza-prozesuaren balio-katearen barruan integratzeko modua bilatzean datza.

– Donostiako Sustapenak, hainbat programaren bitartez, bertako ekintzaileei laguntzeko lan handia egiten du. Zeintzuk dira arrakastaz ekiteko baliabiderik erabilgarrienak?
Daukaten balioagatik, ideiaren sendotasuna eta bideragarritasuna aztertzen denean, aurretiazko faseetan, alegia, eragiten dutenak nabarmenduko nituzke.  Aholkularitza ekonomikoaz gain, osagai sektorialagoa duen zerbitzua da, gure fokalizazioagatik, ezagutzen ez ditugun arloak aztertzen laguntzen duten kanpoko adituek egindakoa. Halaber, behin enpresa eratu ondoren, jarduera garatzeko askotariko espazioetarako sarbidea. Badaude, gainera, hiriko batez besteko langabezia tasa baino handiagoa duten auzoetako ekintzaileei zuzendutako laguntzak ere eta, are, hiria haien aldeko apustua egiten ari den sektoreetarako proiektuei zuzendutako xede jakineko diru-laguntza ildoak.

– Zure esperientzian oinarrituta, hasten diren proiektuen zein portzentaje iristen da iraunkorra izatera?
– Urtean 1.200-1.300 bat lagunek planteatzen dute Donostian enpresa bat eratzeko ideia, hau da, gure hiriko biztanleriaren % 1ek, hain zuzen ere.Horietatik % 80k 2016an funtzionatzen jarraitzeko nahiko aukera ditu. Aparteko datua da, beste hiri batzuekin alderatuta.

– Zer dago egiteko, ume batek “zuk handi egiten zarenean zer izan nahi duzu?” galdetzen diogunean, hark “neure proiektua ekin” erantzun diezagun?
– Batetik, lan jarraitua egitea, bereziki, ikastetxeetan, curriculumaren diseinuan jarraitutasuna izan dezan.
Eta, bestetik, sentsibilizaziorako, jolaserako, sormenerako… espazioak sortzea, espazio horietan, modu induzituan, etorkizunean negozio berri gisa garatu ahal izango diren balioak sartzeko.

URRE BABESLEA

Donostiako Sustapena - Fomento de San Sebastián

ZILAR BABESLEA

Gobierno Vasco

BRONTZE BABESLEA

DEUSTODonostia-San Sebastián 2016