ES - EU
#CICD Startup Competition

DIARIOVASCO.COM

ekimena da

Zer da #CICD Startup Competition?

Testuinguru ekonomiko konplexu honek zailtasun ugari sortarazten baditu ere, milaka pertsona dira euren negozio-ideiak aurrera eramateko aukerak bilatzeko asmoarekin bat egiten dutenak. Zentzu horretan, #CICD Startup Competition aukera paregabea da negozio-ideia bat aurrera eramateko. Lehiaketa honetan parte hartzen dutenek, aditu, aholkulari eta inbertitzaileei euren ideiaren berri emateko aukera izango dute. Honela funtzionatzen du.

2014 urteko edizioan, #CICD Startup Competition ekimenak atal berezi bat eskeiniko die heziketa mundura zuzendutako ekintzailetza teknologikoko proiektuei eta honela HEZIKETA-STARTUP HOBEA sari berezia sortzen delarik.

Zein asmo du?

  • Izaera ekintzailearen garrantzia sozializatzen laguntzea
  • Egitasmo ekintzaileei ospea ematea eta horiei baliabideak ahalbidetzea
  • Proiektuek hazteko potentzial handia izatea
  • Ideien eta finantzaketaren arteko konexioak sortzea

Nori dago zuzendua?

Oinarrietan zehaztutako baldintzak betetzen dituen egitasmoa baduzu eskuartean, aurkez iezaguzu. Startup-en balorazioan kualifikatuta dagoen talde batek aukeratuko ditu 10 finalistak eta beste hiru Heziketa-Startup Hobea kategorirako, eta horiek euren proiektua epai mahaiaren aurrean aurkezteko aukera izango dute datorren ekainaren 27an. Inbertitzaile, ekintzaile eta ospe handiko negozio-eskolatako irakasleek osatuko dute aipatu epaimahaia. Horrez gainera, mundu mailan arrakasta izan duen ekintzaile baten hitzaldian parte hartzeko aukera izango duzu, eta baita ekintzaile eta inbertitzaileei zuzendutako antolatu diren hainbat jardueratan.

Atzerako kontaketa hastera doa

Hautagaitzak jasotzeko epea: 2014ko maiatzaren 23ra arte
Hautagaitzak ebaluatzeko epea
: 2014ko maiatzaren 26tik, ekainaren 13ra arte
Finalisten berri emateko eguna
: 2014ko ekainaren 16a
Epai mahaiaren aurrean proiektua defendatzea
: 2014ko ekainaren 27an

URRE BABESLEA

Donostiako Sustapena - Fomento de San Sebastián

ZILAR BABESLEA

Gobierno Vasco

BRONTZE BABESLEA

DEUSTODonostia-San Sebastián 2016